Julian Gonzalez fisikariak, Amets Bidekoek eta Estandako neskek botako dute Ordiziako txupinazoa
Ostegun honetan botako dute Ordizian Santa Ana jaien hasiera ofiziala iragarriko duen suziria. Kanpaiek eguerdiko hamabiak iragartzearekin batera botako dute txupinazoa. Udaletxeko balkoian berriz, jaiei hasiera emateko ohorea izango dute gonbidatu bereziak izango dira: Julian Gonzalez fisika aplikatuan katedraduna, Amets Bide dantza taldekoak 50. urteurrenagatik eta Estanda Ordizia areto futboleko nesken taldekoak lehen mailara igotzeagatik.
Joan zen astean egin zuten jaien aurkezpena Ordiziako zinegotzi eta udal teknikariek, Txozna Batzordekoez eta San Bartolomeko festa eremua kudeatuko duten Estanda Ordiziako neskez lagunduta. “Jaiak gozatzeko eta gorarazteko” direla ulertuta, hainbat ohar eman eta egitaraua aurkeztu zuten.