
Hilaren 31n Eufemiano Iturri probaren 8. ekitaldia egingo dute Legazpin, San Inazio auzoko jaien barne. Parte hartzaileak Korostira igoko dira, bizikletan edo korrika, San Inaziotik irtenda.
Oinezkoen lasterketa 17:00etan hasiko da eta ondoren txirrindulariak abiatuko dira. 19:00etan sari banaketa eta zozketa egingo dituzte, jaietako goiko txosnan. Bukatzeko, herri kirol erakustaldia egongo da.
Aurten ere, Ibargutxi Kirolak eta Godoy Bike&Ride dendek emandako materiala zozkatuko dute. Antolatzaileek bi denda hauen babesa eskertu nahi dute.
Izen-emate epea zabalik da jada. Aurrez izena eman nahi dutenek, Legazpiko gaztetxera eta Karibe Zaharra eta Maiatza tabernetara jo behar dute hilaren 28a baino lehen. Egunean bertan ere eman daiteke izena: 16:00etan, plazan.