Seguratik abiatuta, 44 lagunek eman diote kostari buelta, bizikletaz
80ko hamarkadan egiten zen ohitura berreskuratu eta hirugarren urtez, pasa den larunbatean egin zuten Kosta ala kosta, vuelta a la costa 44 lagunek bizikletaz. 08:00etan Segurako plazan altxaferoak bota eta Ormaiztegitik, Eitza igo eta Loiolan egin zuten lehen geldialdia, tortillak jan eta freskagarriak edanez. Hurrengo geldialdia Getarian egin zuten, txakolia dastatuz. Andazarrateko gaina bakoitzak bere erritmora igo eta Asteasun azken geldialdia, tortilla hondarrak janez. 14:30erako Segurara itzuli, dutxatu eta ia denek elkarrekin bazkaldu zuten, giro ederrean