
Igande gaueko 23:00etan Aitor Furudarena akordeoilariak musika emanaldia eskainiko du Donostiako Heineken Jazzaldian, San Telmon.
Errai suntsituen emanaldia izenez estreinatuko du, Pascal Battus elektroakustikalari frantsesarekin batera eskainiko duen inprobisazio libreko emanaldia.
Torturari buruzko hausnarketa musikala izango da, Wkislawa Szymborska, Mario Benedetti, Aitor Esnaola eta Joxemari Carrereren testuen laguntzaz. «Torturaren gaia unibertsala da, gizateriaren drama izugarria, eta musika eta soinuen unibertsoa guztiz egokia, halako sentimendu leherketak azalarazteko» dio Furundarenak. «Emanaldi hau, hausnarketa irrazionala eta basatia izango da. Ez da egongo mugarik, ez neurririk, ez araurik. Hori da inprobisazio librea, instintua datorren bezala agerraraztea».
Informazio gehiago, biharko Hitzan.