Elosegi-Areso kaleetako bihurgunea itxi egin dute
Lazkaoko Elosegi eta Areso kaleen arteko bihurgunean egiten ari diren egokitze lanengatik, eremua osorik itxi du Lazkaoko Udalak, gaur, asteazkena. Herrigunera sartzeko, Hirigoiengo sarrera erabiltzeko gomendatu du. Asfaltatze lanak egingo dituzte. Inprimatutako zorua botako dutenez, egun batzuk beharko ditu lehortzen. Astelehenean zabalduko dute berriro zirkulazioarentzat. San Inazio auzunean ere zati bat asfaltatuko du udalak.
Zirkulazio aldaketaren harira, autobusen geralekuak ere tokiz aldatu dituzte. Pesa konpainiaren autobusak Hirigoien 14an (parke ondoan) hartu behar dira, eta ez dira geratuko Lazkao Txiki Zeleian. Goierrialdearen autobusak, berriz, nahiz eta herrigunean beste ibilbide bat egingo duten, betiko geralekuetan geldituko dira.