Lazkaon ‘Ondoko hilobiko tipoa’ antzezlana egingo dute, gaur
Maizpide euskaltegiak antolatutako Udako Ikastaroen kultura-egitarauan, Txalo Produkzioak konpainiaren Ondoko hilobiko tipoa antzezlana izango da ikusgai, gaur, Lazkaon. Aitziber Garmendia zaldibiarra eta Iker Galartza amezketarra dira aktoreak, Begoña Bilbaoren zuzendaritzapean. Antzerkia 22:00etan hasiko da, Lazkaoko plazan.

‘Ondoko hilobiko tipoa’ antzezlanaren une bat./Txalo