36ko gerran fusilatutakoak oroituko dituzte igandean Beasainen
Beasaingo fusilatuen aldeko herri ekimenak antolatuta, igande arratsaldeko 19:00etan 36ko gerran fusilatutakoak gogora ekarriko dituzte, euren omenez Igartza parean dagoen eskulturan. Fusilamenduen 78. urteurrena beteko da igandean.
Ekitaldi xume bat egingo dute bertan, dantzariek Agurra dantzatuko dute eta nahi duen orok loreak nahiz kandelak piztuta jartzeko aukera izango du. Herri-ekimeneko kideek azaldu dutenez, ez dute inoren minik berritu nahi, “baina, haiek duintasunez gogoratu nahi dituzten familiartekooi eta herritarrei jakinarazi egin nahi diegu hori”, diote.