http://youtu.be/_wgtlbHaMto Eguerdiko hamabiekin batera, puntu puntuan bota dute jaien hasiera ofiziala iragarri duen txupinazoa. Amets Bide dantza taldeko ordezkariak, Estanda Ordizia areto futbol taldeko neskak eta Julian Gonzalez fisika aplikatuan katedraduna arduratu dira Igor Eguren alkatearen laguntzaz suziriari su emateaz.
Tali Feld Gleiser Txilen jaio zen, baina ez da inongoa sentitzen: «Ni ez naiz inongoa, eta noan tokira noala sustraiak han ematen ditut». Alderantziz errotzen den latinoamerikar juduak urte ugari egin ditu Brasilen eta egun Dominikar Errepublikan bizi da. Zisjordaniatik etorri berri da. Gatazkak behartuta atera zen Palestinatik, «malko artean». Judua zara eta palestinarren alde egiten duzu. Ez da ohikoena.
Zumarragako osoko bilkuran 2017ra arte indarrean egongo den Euskara Biziberritzeko Planaren alde bozkatu zuten alderdi guztiek. Transmisioari erreparatuko diotela, eta euskara kirol esparruan eta administrazioan sustatu nahi dutela esan zuen Vicky Badillo euskara zinegotziak. Bilduko Montse Garciak egungo egoeraren diagnostiko bat faltan sumatu dutela adierazi zuen, «hizkuntza irizpidearen gaiari heldu behar zaiola uste dugu».