Atalez atal, nobedadeak denetan
Gaur botako dute Santa Ana jaien hasierako suziria, baina dagoeneko festa usaina nabaria da Ordizian. Feria gunean ere, festa seinaleak ageri ziren; izan ere, koloretako xingolaz apainduta dago plaza. Hori gutxi ez eta, Horrez gain, han zen urtero moduan, merkatu ordutan Argi Berri elkartekoek ireki ohi duten tonbola ere.
Plazako produktuei erreparatuta ere, nobedade dezente ikusi ditugu, postuz postu. Fruituen arloan estimatuena den klaudia arana, kardinale sagarra edota morentini eta karmen udarak. Horiekin batera, lehendik dauden marrubiek, aran mota ezberdinek eta sanjuan sagarrek osatzen dute hemengo fruituen eskaintza.
Eskarola eta atxikoria, berez udazken-negu garaiko barazkiak izanagatik ere, eder askoak etorri dira Baliarraingo Irabiazpiko baratzean; «batzutan hala tokatzen da, hemen bertan erositako landarea da. Baina garaiz eginda ez da beti horrela gertatzen» dio Edurne Jauregik, gustura. Euroan du ale bakoitza salgai.
Datorren udaberriari begira
Askotan aipatu izan dugu landareak direla denboraldien aitzindari. Orburuei dagokionez, sustraia aipatu behar dugu. Izan ere, bi urte sasoi aurreikusi behar dira, hauek jan nahi badira; hala, orain sartu eta udaberrian –apirila inguruan edo– emango ditu lehen orburuak. Ibarrako Illarramendiren postuan eros daitezke, bakoitza 0,70 euroan.
12 hilabete, 12 produktu
Rubiorena jatetxeko Gorka Salaberria sukaldariaren txanda izan zen atzo plazako sukaldean. Juli Aierberi erositako barazkiekin gazpatxoa egin zuen, eta tomate haziekin goilaratxoetan apain asko prestatutako bokadutxoak eman zituen probatzeko.
- Aste honetako prezioak