Gizonezko baten gorpua aurkitu dute Legazpin, mendian
Bart, 23:00ak inguruan, Ertzaintzak 72 urteko gizonezko baten gorpua aurkitu du Legazpin. Hildakoa Gregorio Apaolaza zen. Euskadi Irratiak aurreratu duenez, bere hilotza mendian topatu zuten zuhaitzak eraisten ari ziren zonalde batean. Apaolazari zuhaitz bat gainera erori zitzaion eta bertan hil zen. Bere lurretan egiten ari ziren lanak ikuskatzera joana zen, eta itzultzen ez zela ikusirik, senideek larrialdi zerbitzuei deitu zieten.