Jon Ander Albisuk pilotarako esku-takoak jartzen erakutsiko die Maizpideko ikasleei, gaur
Maizpide euskaltegiaren Udako Ikastaroetan, uztaileko bigarren hamabostaldian ekimen berezia ari dira garatzen: pilotan entrenatzeko aukera dute ikasleek, Lapke elkarteko entrenatzaileekin eta Etor Mendia Asegarceko prestatzaile fisikoarekin. Aurreko astean hasi ziren, eta 18 bat lagun dabiltza. Entrenamendu fisikoa eta pilotarekin teknika lantzeko ariketak egiten dituzte.
Gaur, osteguna, beste arlo bat ezagutzeko modua ere izango dute: eskuko takoak nola jartzen diren. Jon Ander Albisu pilotari ataundar profesionalak erakutsi die ikasleei langintza hori. Barandiaran kiroldegiko pilotalekuan ariko da, 18:30ean hasita. Albisuk aurkezpenean esan zuenez, takoak ondo jartzea denbora askoko lana da. Txapelketetako partiden aurretik, ordubete aritzen direla zeregin horretan argitu zuen.