Lapurreta egin dute bart San Bartolomeko festa eremuan
Haserre agertu dira Estanda Ordizia areto futboleko taldekideak bart San Bartolomeko festa eremuan egin duten lapurretarekin.Gauez sartu dira, giltzarrapoa puskatuta, eta janaria zein edaria lapurtu dute. Guztira 300en euroko kaltea egin duela azaldu dio Emilio Ortizek Goierriko Hitzari.
San Bartolome auzoa festa eremu gisa indartzeko ahalegina egin du udalak aurten, horren ondorioz jarri dute karpa bertan. Estanda Ordiziako neskak ari dira gunea kudeatzen, lehen mailan aritzeak ekarriko dien gastu ekonomikoei aurre egiteko laguntza gisa.