Lazkaoko Udalbatzak ohiko osoko bilkura egingo du, gaur
Uztailari dagokion ohiko osoko udalbatzarra gaur arratsaldean egingo dute, Lazkaon. 18:30ean hasiko da bilkura, udaletxean. Gai zerrendan honako atalak jorratuko dituzte: aurreko aktak onartzea eta Alkatetzaren ebazpenen berri ematea; Kanpandegiko biribilguneko lanen 18. ziurtagiria onartzea; 2013ko kontu orokorra onartzea; kreditu aldaketa bat; eta Udaltzaingoaren aurrejubilazioari buruzko mozioa.