Suziria jaurtita, Santa Ana jaietan murgildu da Ordizia
http://youtu.be/_wgtlbHaMto Eguerdiko hamabiekin batera, puntu puntuan bota dute jaien hasiera ofiziala iragarri duen txupinazoa. Amets Bide dantza taldeko ordezkariak, Estanda Ordizia areto futbol taldeko neskak eta Julian Gonzalez fisika aplikatuan katedraduna arduratu dira Igor Eguren alkatearen laguntzaz suziriari su emateaz.
Gazte zein heldu, herritar ugari elkartu da udaletxeko balkoipean. Lehen suziria lehertzearekin Ordiziarrak gera abesteari ekin diote; Burrunbazale txarangak arduratu da festa giroa jartzeaz. Gaurtik hasi eta igandera bitarte dozenaka kultur eta kirol ekintza izango dituzte ordiziarrek jaiez gozatzeko.
EGITARAUA
Gaur, osteguna
- 17:30. El Albero zezenzaleen peñak antolatuta, bigantxak eta kuadrilen arteko X. Bigantxa-Futbol Txapelketa – Johan Usabiaga VI. Memoriala.
- 18:30. Buruhandi eta erraldoiak txistulariek, trikitilariek eta Burrunbazale Txarangak lagunduta Alde Zaharrean eta Urdaneta kalean.
- 21:30. Danborradaren irteera Bustuntzatik. Danborradari amaiera emateko Gurrutxaga maisuaren Ordiziako Martxa joko dute Plaza Nagusian.
- 00:00. Rockalean taldearen animazioa, herriko kaleetan zehar.













