«Antzerkiak ezkutuan neukan beste esparru bat erakutsi dit»
Jakintza ikastolako irakaslea da Blanca Lopez de Sabando (Gasteiz, 1966), baita Ordiziako Urrup taldeko antzezlea ere.
Zer da antzerkia zuretzat?
Izugarri betetzen nauen eremu berri bat, ezkutuan neukan beste esparru bat erakutsi dit.
Antzezle bat.
Rafael Alvarez, El Brujo.
Antzezlan bat.
Baginaren bakarrizketak aipatuko nuke, adibidez.
Zaletasun bat.
Opera entzutea, barrena mugiarazten dit eta.
Pelikula bat.
Cafe de Flore, Jean-Marc Villée rena.
Liburu bat.
La Vieja Sirena, Jose Luis Sampedrorena.
Musika talde bat.
Ken zazpi, Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin.
Abesti bat.
Show must go on, Queen-ena.
Janari bat.
Margari amaginarrebak hain ondo prestatzen dituen mariskoz betetako piper hotzak.
Edari bat.
Arabar peto-petoa izanda, Arabar Errioxakoa ardoa.
Oporretarako leku bat.
Nire familia gustura egongo den lekuan, ni ondo.
Amets bat.
Euskal Herria nolakoa nahi dugun erabakitzeko aukera, inolako tutoretzarik gabe…
Jaso duzun oparirik bereziena.
Bizitza bera!
Gorroto duzuna.
Gizakiok gorrotoa bera eta bidegabekeria erabiltzen ditugunean… auskalo zeren izenean!
Goierriko txoko bat.
Altzagarate.
Herriko alkate bazina…
Astero-astero, herriarentzat lan egiteagatik, asteko herritarra hautatuko nuke.