http://youtu.be/cIk7uwjGc7Q?list=UUFf5WN6bsINVJJj-KN_eH0w Euren aitona-amonek egiten zuten moduan, Arantzamendira erromesaldia egin dute Idiazabalgo eta Ataungo gazteek. Bi herrietako gazte asanbladek elkarlanean antolatu dute egun horretarako egitaraua. Besteak beste, Luix artzainari omenaldi xume bat egin zioten Arantzamendin, eta bertso hunkigarri hau abestu zioten. Informazio guztia, bihar, Goierriko Hitzan.
Irailaren 13an, Antioko 31. Musikaldiaren baitan, Kalakan&Friends taldearen emanaldia ikusteko gonbidapenak banatzen ari da Zumarragako Udala Antioko baselizaren toki muga dela eta. Gonbidapenak eskatzeko Zelai Arizti kultur etxera deitu behar da 943 72 35 10. Zumaragarrei lehentasuna emango diete aurreratu zuen musialdiaren aurkezpenean Mikel Serrano alkateak. Toki baino eskaera gehiago badago zozketa egingo dute. Gonbidapenak eskatzeko etzira bitartean deitu daiteke kultur etxera, eta irailean 1etik 3ra.
http://www.youtube.com/watch?v=3yBeQdor5k4#t=33 Beasain K.E.k uztailaren 18an hasi zuen aurredenboraldia, eta denbora tarte horretan ez dira lo egon. Ohiko entrenamenduez gain, bi zita berezi izan dituzte aste hauetan: Real Sociedad B taldearen aurkako partida eta Donostiara txangoa. Pasa den ostiral goizean jokatu zuten Real Sociedad B taldearen aurkako partida.
Jose Manuel Orcasitas Irizar Taldeko zuzendari nagusia da 2010. urtetik, eta 125. urteurrenaren harira, Irizarren bilakaeraz aritu da. Era berean, Irizarrek etorkizunera begira planteatu dituen estrategien berri ere eman du. 1963an Irizar sozietate anonimo izatetik kooperatiba izatera pasa zen. Zerk bultzatuta eman zuten pauso hori? Nire aburuz, Arrasaten 50. hamarkadan piztu zen kooperatiben fenomenoak eragin nabarmena izan zuen.