Idiazabal eta Ataungo gazteek Arantzamendiko erromesaldia berreskuratu dute
http://youtu.be/cIk7uwjGc7Q?list=UUFf5WN6bsINVJJj-KN_eH0w Euren aitona-amonek egiten zuten moduan, Arantzamendira erromesaldia egin dute Idiazabalgo eta Ataungo gazteek. Bi herrietako gazte asanbladek elkarlanean antolatu dute egun horretarako egitaraua. Besteak beste, Luix artzainari omenaldi xume bat egin zioten Arantzamendin, eta bertso hunkigarri hau abestu zioten. Informazio guztia, bihar, Goierriko Hitzan.