Martxan da II. amagandiko edoskitze argazki lehiaketa
Irriargik, bizimodu kontzienteago baten aldeko Goierriko elkarteak, amagandiko edoskitzearen inguruko bigarren argazki lehiaketa antolatu du. Iazko edizioan, mundu osoko 100 lagundik gorak parte hartu zuten, eta aurten ere beste horrenbestek parte hartzea espero dute antolatzaileek. Dagoeneko hasi zaizkie argazkiak iristen Irriargikoei, eta irailaren 21a arte entregatu ahal izango dira argazkiak.
Sari ederrak daude jokoan, argazki motaren arabera sailkatuta: “Edoskitzearen lehenengo momentuak” saria,
“edoskitzaro luzea” saria eta “tandem edoskitzea” sari daude. Horrez gain, partehartzaile guztien artean ere, sari desberdinak zozketatuko dituzte.
Informazio gehiago hemen klikatuta, eta biharko Hitzan.