http://youtu.be/VB0MzuZs2Ao
Euskal Jaietako aparteko azoka egin dute gaur Ordizian, eta urteroko moduan, denak gazta lehiaketari begira egon dira. Aurten, gainera, goierritar protagonistak izan ditu ekitaldiak. Izan ere, Karmele Murua segurarrak irabazi du lehiaketako sari nagusia; eta gazta erdia, Idiazabalgo Ampo kooperatibak erosi du, enkantean 13.050 euro ordainduta. Aurreneko hiru sailkatuetan, beste goierritar bat ere izan da, Joseba Intsausti ordiziarra.
Euskal Jaietako aparteko azoka egin dute gaur Ordizian, eta urteroko moduan, denak gazta lehiaketari begira egon dira. Aurten, gainera, goierritar protagonistak izan ditu ekitaldiak. Izan ere, Karmele Murua segurarrak irabazi du lehiaketako sari nagusia; eta gazta erdia, Idiazabalgo Ampo kooperatibak erosi du, enkantean 13.050 euro ordainduta. Aurreneko hiru sailkatuetan, beste goierritar bat ere izan da, Joseba Intsausti ordiziarra.
Guztira 52 gazta aurkeztu dituzte lehiaketara, eta epaimahaikoak, 14 finalista aukeratu ditu. Horietatik erdiak ziren ketuak eta erdiak ketu gabeak. Muruak aurkeztu duena, 1,24 Kg-ko gazta ketua zen, urtarrilaren 14an egindakoa. Ondarreko arduraduna gustura agertu da sariarekin; izan ere, bere hitzetan, “gazta egiten dugunontzat Ordizian irabaztea da lortu daitekeen gorena”.
Behin saria banatuta, enkantea egin dute segidan. Hasieran hainbat jatetxe eta komertzio animatu dira, baina bukaeran, HurbilEko jalea eta Ampo kooperatiba aritu dira, nor baino nor. Azkenean, 13.050 euro ordaindu ditu Idiazabalgo enpresak. 50. urteurrena dute aurten, eta data horri erreferentzia eginez, 50ean bukatu dituzte puja edo eskaintza guztiak. Bide batez, marka berria ere ezarri dute, Idiazabalgo lehiaketan inoiz ordaindutako diru kopururik handiena baita. Joseba San Adrian Ampoko administrazio kontseiluko kideak azaldu duenez, “data berezia da gaurkoa, urteurrenean murgilduta gabiltza, bezeroak gurekin ditugu. Gazta eramatera etorri gara eta lortu dugu”.
Feria, giro onean
Gainontzean, giro onean joan da gaurko feria eguna. Eguraldiak lagunduta, jendetza bildu da Ordiziako kaleetan. Plaza Nagusian ohiko nekazarien postuan izan dira; baina horrez gain, ganadu lehiaketa ere egin dute Garagartza plazan. Barandiaran plazan berriz, barazki eta fruitu lehiaketak egin dituzte. Herriko kaleetan, berriz, artisauek eta kanpotik etorritako ekoizleek jarritako postuak ziren, aukeran.
Jose Luis Irastorzari omenaldia.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.