Hamar urte lanean
Abuztuaren 22a zen. Goizeko 09:00ak. Euskal Jai gaztetxearen itxiera salatzeko manifestaziotik bueltan zetozen gazteak, gogotsu eta indarrez. Azken hilabeteetan herrian gaztetxe bat behar zela aldarrikatzen aritu ostean, iritsi zen eguna. Udaletxeak biltegi bezala erabiltzen zuen eraikinean sartu eta okupatu egin zuten.
Aterik bota beharrik gabe sartu ziren, zabalik baitzegoen. Eta, aldiz, itxi egin zuten behin sartutakoan, Ertzainak eurak desalojatzera joango zirenaren beldur. «Gau eta egun egon ginen hasierako egunetan txandak eginda, zaintzak egiten», diote gaztetxeko kideek duela hamar urteko hasiera haiek gogoratuz. «Jende asko etorri zen, indar asko somatzen zen, belaunaldi asko batu ginen. Barruko makinak atera eta garbitzen hasi ginen».
Eraikineko azpiko solairua okupatu zuten soilik hasiera hartan. Makinak atera, txukundu, garbitu… Asko eta asko izan dira urte hauetan egindako aldaketak. Lehena, beheko sua izan zen, hotzari aurre egiteko. Barra bat egin, komunak, lurrean zementua bota, sabaia egokitu, sukaldea egin, rokodromoa…Eta ezin aipatu gabe utzi herriz herri ibili den txosnaren konponketak.
Ez dira gutxiago izan egindako ekintzak. Zenbait kontzertu, tailer, hitzaldi, afari begetariano… Eta guzti-guztia autogestionatuz atera dute aurrera.
Belaunaldi berriak ere bai
«Une polita da oraingoa: belaunaldi bakoitzeko onenak eta gazte berriak gabiltza elkarlanean. Rokodromoko eta monozikloko taldeak ere sortu dira azken hilabeteetan eta ». Larunbatean izango dute egun handia, hamar urte elkarrekin gogoratu eta pozez ospatzeko.
EGITARAUA
Gaur
- 17:00. Serigrafia eta txapa tailerra gaztetxean.
- 19:00. Hitzaldi-eztabaida gaztetxean: Capitalismo en crisis: apuntes sobre el actual estado del malestar. Autonomxsen eskutik.
- 16:00. Auzolana eta asanblada gaztetxean.
- 11:00. Zurrumurru antzerki taldea, Pantxika eta Txinparta pailazoekin, auzoan.
- 11:00. Graffitilariak, banderola, mozorro, malabare eta slackline tailerrak gaztetxean. Rokodromoan txapelketa.
- 14:00. Bazkari herrikoia auzoan, X. urteurrenaren harira. Txartelak salgai bihar arte, Irizar, Antzizar eta Arrano tabernetan, sei euroa.
- 17:30. Manifestazioa tren geltokitik hasita, kaleetan zehar.
- Manifestazioaren amaieran. Antzerkia Detritus taldearen eskutik: Los punkis tambien lloran.
- Afalorduan. Pintxo poteoa.
- 20:00. Kontzertuak gaztetxean: Erantzun, Ignotus, Gaitze, The Sinners, Ladislao eta M.C.D.. Txartelak salgai aurrez Arrano, Irizar eta Osaba tabernetan zortzi euroan. Egunean bertan hamar euroan.
- Ondoren. DJ Olarius Brother. Tekno gunea: Fobia Kunda, Tekrroriker, Koldo Zapatilla, ADN7, Unaikox, Krisis, Iker Allo, Inaland, Proyecciones Dark Haitz eta Mas S.O.S. Presak!