Ordizia Urpekoen denboraldi hasiera
Hasita daude jadanik denboraldi berrirako entrenamenduekin Ordiziako Urpekoak taldeko igerilariak. Hala ere, igerilari berriak erakarri asmoz bi ate irekien egun antolatu dituzte. 1997 eta 2004 urte artean jaiotakoak gonbidatu dituzte larunbat honetan eta datorrenean, Majori kiroldegiko igerilekura gertura daitezen. 09:30-etatik 11:00etara hegats igeriketa ezagutzeko aukera bikaina izango dute bertan.