Bertan behera gelditu da Ordizia-Txindoki-Ordizia duatloia
Froga iritsi baino bi aste lehenago izen-ematea urria zela ikusita, Ordizia-Txindoki-Ordizia duatloiaren antolatzaileek proba bertan behera uztea erabaki dute. Irailaren 27an egitekoa zen lasterketa; baina, azkenean antolatzaileek nahiago izan dute ez egin. “Izena gutxik eman duten arren, bagenekien jende gehiago egitekotan zela. Hala ere, proba egunera horrela iristerik ez zegoenez, ez egitea erabaki dugu”, azaldu dio Goierriko Hitzari Ketxus Sanz antolatzaileak.
2013ko ekainean egin zen Ordizia-Txindoki-Ordizia duatloiaren lehen edizioa.