Urretxuko Iparragirre kaleko bizilagun talde batek bazkaria antolatu du urriaren 11rako. Bertakoak sentitzen diren guztiek parte har dezakete. 12:30ean meza egongo da, hildako auzokideen alde. Ondoren, 14:30ean, bazkaria egingo dute
The post Urretxuko Iparragirre kaleko bizilagunek bazkaria egingo dute urriaren 11n appeared first on Otamotz.
http://youtu.be/vzld3NcW8Y0 Agorreko Santikutz jaiak izan dituzte asteburuan Legazpin. Festa giroko ekitaldi sorta izan da, eta tartean, nola ez, kontzertuak. Asteburuko puntu beroetako bat, Zea Mays taldearen emanaldia izan da. Jende ugari bildu zen Euskal Herria plazan, bizkaitarren klasikoak eta kanta berrienak bertatik bertara entzuteko. Zaleak gustura uzteko moduko kontzertua eskaini zuten.
Ertzaintzak 48 urteko gizonezko bat atxilotu zuen larunbatean Urretxun, bere autoan kilo bat speed aurkitu ondoren. Atxilotua gelditu egin zuten, bere autoarekin trafikoaren segurtasuna arriskuan jarri ondoren. Gidabaimenik ez zuela
The post Ertzaintzak kilo bat speed aurkitu du auto batean appeared first on Otamotz.
http://youtu.be/H9LYe7Wpy9c Arratsaldeko 20:00ak aldera sua piztu da Gruas Usabiagak Beasainen duen lantegiaren kanpoaldean. Itxura batean ez du kalte larririk sortu, sutea ez baita handia izan, baina suhiltzaileen laguntza behar izan dute itzaltzeko. Ke asko sortu du suak eta kalean jandearen arreta eragin du, baina ez da larria izan.
http://youtu.be/IF6vmMlfo1s Euskal Herrian elikadura burujabetzaren inguruan eraikitzen ari diren esperientzia eta alternatiben berri ematen du "Bide berriak: elikadura burujabetza Euskal Herrian" dokuemtalak. EHNE-Bizkaia eta Bizilurren elkarlanetik sortutako dokumentala da; bihar egingo dute estrenaldia Ordizian 19:00etan D'elikatuz Zentroan.
Europako Mugikortasun Astearekin bat egin du Goierriko ESI osasun erakundeak. Zumarragako Ospitalean argazki lehiaketa, tailerrak eta autorik gabeko eguna antolatu dituzte, besteak beste. Ingurumena eta osasuna lotu dituzte erakunde barruko langileei zuzendutako ekintzak bultzatuta eta erabiltzaileekin partekatzeko ekintzen bitartez. Gaur, esaterako, Zumarragako Ospitaleko atarian Internetek mugikortasun jasangarriaren inguruan eskaintzen dituen tailerren berri ematen ari zen Patxi Eleta ESIko ingurumen teknikariak, «gidatzeko era eraginkorrak ezagutzeko ikastaroak egin daitezke sarean».