Koldo Saratxagak Ataunen hitzaldia egingo du ostegunean
Atauniker kultur elkarteak kooperatibagintza eta jasangarritasuna lantzeko ekitaldi sorta antolatu du, irailean zeharrerako. Lehenengo saioa etzi, osteguna, izango da, Koldo Saratxaga enpresaburu bizkaitarrarekin. Hurrengo bi ostegunetarako mahai-inguru bat eta ibilaldi gidadu bat ere antolatu dituzte.
Saratxagak Kooperatibagintza eta giza-garapen jasangarria gaia landuko du. Hitzaldia Ataungo udaletxeko ganbaran izango da, etzi 19:00etan. Gaztelaniaz izango da solasaldia.
Sopuertan (Bizkaia) jaioa 1947an eta ingeniaria ikasketaz, Ormaiztegiko Irizar kooperatibako zuzendari nagusi izana 1991-2005 bitartean, gaur egun HEB Harreman Estilo Berria ekimena eta enpresa multzoa gidatzen ari da. Pertsonen balioak lehen lerroan jartzea eta elkartasuna bultzatzea defendatzen du.