Mugikortasun jasangarria hizpide hartu dute Goierriko ESI osasun erakundean
Europako Mugikortasun Astearekin bat egin du Goierriko ESI osasun erakundeak. Zumarragako Ospitalean argazki lehiaketa, tailerrak eta autorik gabeko eguna antolatu dituzte, besteak beste. Ingurumena eta osasuna lotu dituzte erakunde barruko langileei zuzendutako ekintzak bultzatuta eta erabiltzaileekin partekatzeko ekintzen bitartez. Gaur, esaterako, Zumarragako Ospitaleko atarian Internetek mugikortasun jasangarriaren inguruan eskaintzen dituen tailerren berri ematen ari zen Patxi Eleta ESIko ingurumen teknikariak, «gidatzeko era eraginkorrak ezagutzeko ikastaroak egin daitezke sarean».
Europako Mugikortasun Astearekin bat egin du Goierriko ESI osasun erakundeak. Zumarragako Ospitalean argazki lehiaketa, tailerrak eta autorik gabeko eguna antolatu dituzte, besteak beste. Ingurumena eta osasuna lotu dituzte erakunde barruko langileei zuzendutako ekintzak bultzatuta eta erabiltzaileekin partekatzeko ekintzen bitartez. Gaur, esaterako, Zumarragako Ospitaleko atarian Internetek mugikortasun jasangarriaren inguruan eskaintzen dituen tailerren berri ematen ari zen Patxi Eleta ESIko ingurumen teknikariak, «gidatzeko era eraginkorrak ezagutzeko ikastaroak egin daitezke sarean». Datorren ostiralean langileei ospitalera oinez joateko deialdia egin diete. Legazpi dorretxean elkartuko dira 07:40ean lanera oinez joateko.
The post Mugikortasun jasangarria hizpide hartu dute Goierriko ESI osasun erakundean appeared first on Otamotz.