‘Ondoko hilobiko tipoa’ antzezlanerako sarrerak
Hilaren 27an, 22:00etan, Txalo antzerki taldeak Ondoko hilobiko tipoa lana taularatuko du Latxartegi aretoan. Aktore lanetan Aitziber Garmendia zaldibiarra eta Iker Galartza amezketarra ariko dira. Sarrerak egongo dira salgai, 26a arte, 10 eurotan. Egunean bertan, Latxartegin, 12 euro balioko dute.