Aretoko dantzak eta yoga urrian hasiko dira Lazkaon
Lazkaoko Udalak antolatutako aretoko dantzen kurtsoan hasierako maila dutenak (astelehenetan entsegua, 20:00-21:30), maila aurreratukoak (asteazkenak, 20:00-21:30) eta erdiko mailakoak (ostiralak, 20:00-21:30) bereizi dituzte. Julen Aizpeolea eta Naiara Oronoz dira irakasleak. Izena udaletxean eman behar da irailaren 26rako, eta urrian hasiko da. Yoga, berriz, asteartero 10:00etatik 11:30era izango da, kiroldegian. Urriaren 7an hasiko da; izena irailaren 26rako eman behar da. Bestetik, egur tailaketa ikastaroa dagoeneko hasita dago, Areso kaleko etxean. Izena eman daiteke oraindik, udaletxean.