Giza mosaikoa egin dute iluntzean, Beasainen
Eskoziarrek etorkizunean zer izan nahi duten aukeratzeko eguna dute gaur. Erabakitzeko eskubidea gauzatzeko ariketa honek, mundu osoan izan du oihartzuna, baita Goierrin ere. Elkartasun moduan, gainera, ekintza ugari egin dituzte eskualdeko herrietan. Lazkaon, Legorretan, Idiazabalen eta Beasainen, esaterako, Eskoziako banderak jarri dituzte udaletxeetako balkoietan. Hainbat udalek, adierazpenak ere onartu dituzte. Horrez gain, arratsalderako, elkarretaratzeak ere deitu dituzte hainbat tokitan.
- Beasain. 19:30ean, giza-mosaikoa egingo dute Zubimuzu plazan, Gure Esku Dagok deituta. Ondoren, triki-pintxo-poteoa egingo dute.
- Lazkao. 19:00etan, elkarretaratzea plazan, Gure Esku Dagok antolatuta.
- Legorreta. 20:00etan, Eskoziari eta erabakitzeko eskubideari babesa eskaintzeko elkarretaratzea.
- Ordizia. 20:00etan, elkarretaratzea, Herriek erabaki lemapean, plazan.
- Segura. 19:00etan, elkarretaratzea egingo dute, plazan.
- Urretxu-Zumarraga. 19:30ean, Herriek erabaki: Eskoziarekin elkartasuna lemapean, bilkura egingo dute Areizaga-Kalebarren plazan, EH Bilduk deituta.
-
-
-
-
Luis Mari Zaldua, txangoko lagunei cromlech baten berri ematen./Gipuzkoako Parketxe Sarea