Festak euskaraz bizitzeko, “Ipini pina”
http://youtu.be/jivwuHrnbo4 Badatoz Urretxuko festak, eta jaiak euskaraz bizitzeko, deialdi berezi eta umoretsua egin dute hainbat herritarrek. “Ipini pina” lemapean, “Euskaraz bizi nahi dut” kanpainarekin bat egiteko deia egin dute, sarean zabaldutako bideo batzuen bidez. Bideo hauetan, herritar zein talde ezberdinei egiten zaie katea jarraitzeko deia.
Badatoz Urretxuko festak, eta jaiak euskaraz bizitzeko, deialdi berezi eta umoretsua egin dute hainbat herritarrek. “Ipini pina” lemapean, “Euskaraz bizi nahi dut” kanpainarekin bat egiteko deia egin dute, sarean zabaldutako bideo batzuen bidez. Bideo hauetan, herritar zein talde ezberdinei egiten zaie katea jarraitzeko deia.
Egin beharrekoa honako hau da: Urretxuko kultur etxean pina lortu, bideo bat grabatu norbaiti euskaraz aritzeko eta pina jartzeko erronka boteaz, eta bideo hori sare sozialen bidez zabaldu. Facebook-eko Urretxu-Zumarraga euskaraz taldean jarraitu daiteke katea.
The post Festak euskaraz bizitzeko, “Ipini pina” appeared first on Otamotz.