Jaietan gaueko zaintzak egiteko bilera dago gaur Zaldibian
Santa Fe jaietan Parke Botanikoa eta eskola ingurua herritarrek zainduko dituzte aurten ere herritarrek, gauetan, txikizioak saiheste aldera. Gaur 19:00etan da bilera, Karreane kultur etxean. Udalaren asmoa da urriaren 3an (ostirala), 4an (larunbata) eta 11n (larunbata) gaueko zaintzak egitea. Herritar boluntarioei eta taldeei dei egin die, lagundu dezaten. Bi edo hiru taldetxotan bereizita, bi orduko zaintza txandak egitea izango litzateke lana.