Martin Garitano diputatu nagusia Beasainen dago, herritarren kezkak eta proiektuak ezagutzen
Herritarrekin Herrira proiektuaren barruan, Martin Garitano Gipuzkoako diputatu nagusia, Foru Aldundiko beste ordezkari batzuekin, Beasainen dago gaur, egun osoko bisitan. Herritarren proiektuak eta kezkak gertutik ezagutzeko asmoz, herriko ordezkari politikoekin eta herriko hainbat eragilerekin bildu da dagoeneko eta arratsaldean ere horretan jarraituko du.
Goizean udal langile eta teknikariekin bilera izan du, Bategiteko etorkinen elkartearekin bilera egin du, Olaran manufakturak eraikinera bisita egin du, eta hedabideenen aurrean agerraldia egin ostean, Bareak merkatari elkarteko kideekin eta herriko merkatariekin bilera egin du.
Arratsaldean Antzizar kiroldegiko herri kirol teknifikazio zentroa egongo den instalakuntzetara bisita egingo du, gazteen sorkuntza lokaletara joango da gero eta Beasaingo bisitarekin amaitzeko herritarrekin bilera irekia egingo du Igartzako jauregian.