Ordizia-Gernika derbia jokatuko da igandean Altamiran
Bizkaia Gernika taldea hartuko du Ampo Ordiziak igande honetan Altamiran jokatuko duten ligako lehen partidan; 12:00etan izango da. Madrilen galduz eman zioten hasiera Ordiziako jokalariek ohorezko mailako denboraldiari eta garaipena ahalik eta azkarren lortzeko gogoz daude.
Universidad de Vigo taldearekin bonusarekin irabazita iritsiko dira Ordiziara gernikarrak. Hirugarren lerroa eta erdilari bikotea kontuan hartzekoak dira; baita Iñigo Olaeta ere, azken urteetan ligan tanto gehien lortu dituen jokalarietako bat. Hirugarren lerroan ohikoak dira Magunazelaia, etxeko jokalaria; Foulds britainiarra eta Mua Sala samoarra. Vigoren aurkako neurketan Koldo Barandiaran donostiarra eta Martin Souville ere aritu ziren, galiziarren defentsa behin baino gehiagotan haustea lortuz. Horregatik, defentsan lan gogorra egin beharko dute Ampo Ordiziakoek, bereziki lehengo fasean abantailako lerroa ez galtzeko.
Ampo Ordiziari dagokionez, plantilla osoa prest izango dute entrenatzaileek, Joanes Mujika izan ezik. Jokalari hauek osatu dezakete hamabostekoa:

- Jaun Perez
- JJ Malkorra
- Axier Alvarez de Eulate
- Kepa Zamakola
- Richard Muagututia
- Joan Tudela
- Oier Goia
- Mikel Aizpurua
- Dani Kroll
- Phil Huxford
- Jeremias Palumbo
- Corey Simpson
- Iñaki Puyadena
- Dany Aizpun