Portugalgo sukaldaritzaz saioa dute gaur Zaldibian
Zaldibiako aniztasun eta elkarbizitza planaren barruan, gaur 18:00etan «Portugalgo gutizia bat» prestatzen ikasi ahalko dute herritarrek, Zubi-Buru elkartean. Ekainean egitekoa zen ikastaro hori, munduko sukaldaritzak ezagutzeko egitasmoaren barruan.