Tontorreko bideari ekiteko gogoz
Astebeteko atzerapenarekin, baina, iritsi dira oinarrizko kanpalekura Oier Plazaola, Xabi Urrate eta Pedro Garcia mendizale goierritarrak. Abuztuaren amaieran ekin zioten bidaiari eta Cho Oyu zortzimilakoa igotzea dute jomugan. Bisadoarekin arazoak izan dituzte, baina, bitartean 4.300 eta 4.800 metroko bi mendi igotzeko aprobetxatu zuten. Espedizioaren jarraipena egiteko erabiltzen ari diren blogaren bidez, animotsu daudela jakinarazi dute.
- Jarraitu espedizioa, taldearen webgunean: chooyu2014.com