Udalaitzera mendi irteera egingo dute ordiziarrek
Irteera egingo dute Ordiziako mendizaleek igande honetan, astebururoko ohiturari eutsiz. Debagoiena ingurura joango dira eta Besaidetik Tellamendira egingo dute mendi ibilaldia, Udalaitzetik igaroz. Igandean, 07:30ean, abiatuko dira Ordiziatik.