Unibertsitatera joateko autobusean izen-ematea
Donostiako EHUren campusera joateko autobus zerbitzua antolatu dute, aurten ere, Goierriko ikasleek. Hasiera batean ordutegia probisionala izango da eta beharren arabera moldatuko dute. Urte osorako, nahiz lau hilabeteka ordaindu ahal izango dira kuotak. Interesa duten guztientzat, goierri-donosti.blogspot.com.es blog atarian jaso dituzte xehetasun guztiak.