Zaldibiako jubilatuen eguna igandean da
Zaldibian igandean ospatuko dute urteko jubilatu eguna. 11:00etan meza eta 14:00etan bazkaria egingo dituzte. Oturuntza Zubi-Buru elkarteak ipiniko du, eta txartelak Beti Gazte elkartean daude salgai. Iaz bezala, aurten ere ospakizun berezia izango da, Zubi-Ondo tabernako Joxepa Etxeberriak irailaren 10ean 101 urte bete zituela ospatzeko.