Mutur Beltz Eguna ospatuko dute larunbatean Beasainen
Aurreko astean aurkeztu bezala, trenaren 150 urteurrena ospatzeko, Mutur Beltz Eguna ospatuko dute larunbatean Beasainen. Elkarte ezberdinek elkarlanean antolatu dituzten ekintzak, ordea, etzi hasiko dira. Herritarrei ekintzetan parte hartzeko eta lehengo erara janzteko deia egin diete antolatzaileek.
Mutur Beltz Egunaren nondik-norakoen berri, hemen klikatuta.
Hemen egitaraua:
OSTIRALA:
17:30. Musika Eskolako trikitilarien kalejira, erraldoiek lagunduta, geltokitik Igartzara.
18:00. Igartzan kantu emankizuna.
18:15. Igartzako jauregian ekitaldien aurkezpena eta erakusketaren inaugurazioa.
19:00. Igartzako jauregian hitzaldia, Azpeitiako Trenaren Museoko zuzendari Juanjo Olaizola hizlari dela. Gero mokadua.
22:30. Gernika pasealekuko frontoian trikitixa-pop jaialdia, Musika Eskolako trikitilarien eta Koldo Iparragirreren eskutik.
LARUNBATA:
17:00. M.E. trikitilariekin eta Ekaitz Erraldoi Konpartsarekin kalejira txikia, plazatik geltokira. Amaieran, trenaren bertsoak.
17:30. Urteurreneko pregoia geltokiko balkoian Josetxo Zufiaurrek eta Martin Garciak.
17:45. Bertso desafioa, balkoitik balkoira Garmendia Otaola kalean: Ekaitz Goikoetxea eta Aitor Sarriegi.
18:30. Herri-proba Barrendain plazan. Gaurko kirolak garai bateko langintza zirela irudikatuko dute. Aurkezlea Iñaki Perurena.
19:00-20:00, Gernika pasealekuko girotzea. Haur jolasak Txilibutxofekoen eskutik, kontakizun zahar-bereziak Irati Goikoetxearen eta beste bi lagunen eskutik, bolatokia, artisauak, karreta-barrika idi parearekin sagardoa eta muztioa doan partituz, kale animazioa Aldabe, Asmube eta Hijos de Martin y Loinaz taldeen eskutik, Argizpikoak argazkiak ateratzen…
20:00. Herritar guztien dantzaldia eta kalejira handia plazara, M.E. trikitilariekin, Aurtzaka eta Ostadar taldekoekin.
21:00. Afaria plazapean.
IGANDEA:
11:10. Beasain-Ormaiztegi-Altsasu-Ormaiztegi-Beasain bidaia gidatua trenez. Hiru euro kostako da bidaia, eta txartelak Renfeko geltokietan eta Ormaiztegiko Zumalakarregi Museoan daude salgai.