Errekaren Lagunak taldeak Erreka Eguna antolatu du larunbat honetarako. 10:00etan elkartuko dira, Areizaga-Kalebarren plazan. Parte hartu nahi dutenek izen-abizenak eta NAN zenbakia bidali behar dituzte errekarenlagunak@gmail.com helbidera. Parte hartzaileek errekan ibiltzeko arropa eta oinetako egokiak eraman behar dituzte.
Igandean Goierri kirol elkartearen elkarte arteko zikloturista martxa egingo dute. Txirrindulariak 09:00etan irtengo dira, Urretxuko Joxe Mari Lasa plazatik (Labeaga, 12). 85 kilometroko ibilbidea osatuko dute: Urretxutik Salbatorera joango dira,
The post Elkarte arteko zikloturista martxa egingo dute igandean appeared first on Otamotz.
http://youtu.be/F1ThSmcBP4k Hiru ordu luze behar izan zituen Ertzaintzak astelehen iluntzean Loiolan (Azpeitia) ehunka lagunek osatu zuten giza harresia desegiteko. Goiz hartan bertan ekin zioten Madrilgo Auzitegi Nazional espainiarrean 28 gazte independentisten aurkako epaiketari; Xabier Arina, Imanol Salinas, Jazint Ramirez, Igarki Robles eta Irati Tobar auzipetuak, ordea, ez joatea erabaki zuten eta Loiolan aurkitu zuten babesa. Batzuk Azpeitian eta besteek Madrilen, "epaiketaren izaera politikoa" salatu nahi izan zuten.