Boluntario Astea ospatuko dute Beasainen, datorren astean
Elkarte ezberdinek egiten duten lana erakusteko eta gainerako herritarrak elkarte hauetara gerturatzeko asmoz, XIII. Boluntario Astea ospatuko dute irailaren 26tik urriaren 5era Beasainen. Aurten, Beasaingo eta Beasainekin erlazioa duten 27 elkartek parte hartuko dute.
Atzo arratsaldean egin zuten Boluntario Astearen eta Boluntario Egunaren aurkezpena, hainbat elkartetako kidek. Ekimen honek “herriko eragile ezberdinak harremanetan jartzeko eta herriko elkarteen arteko sarea sendotzeko bidea” ematen duela azaldu zuen Idoia Baztarrika zinegotziak, eta “konexio hori sustatu eta indartzea ere garrantzisua” dela gaineratu zuen, “bai udalarentzat eta baita Beasainentzat ere”.
Egitaraua
-
Irailaren 26tik urriaren 5era: “Lakshmi, jainkosak eta lirio beltzak” Haurralde Fundazioaren erakusketa. Usurbe antzokiko erakusketa aretoan eta Indiako dantzen ikuskizuna. Inaugurazioa irailaren 26an, 19:00etan.
-
Irailak 29 eta 30, astelehena eta asteartea: Indiako haurren aldeko “Tonbola solidarioa” Haurralde Fundazioak antolatuta. Gernika pasealekuan 16:30etik 18.30era.
-
Urriak 1, asteazkena: Informazio kanpaina: Alkohola ezagutzen al dugu? Loinazko San Martin plaza azpian. 18:30-20:00. (Alkoholiko Anonimoak)
-
Urriak 3, ostirala: Udaleko beka jaso duten gazte laguntzaileen topaketa eta Haurralde Fundazioaren bitartez Indian lankidetzan aritu diren gazten esperientzien azalpena. Udaletxeko batzar aretoan. 18:30.
-
Urriak 4, larunbata: Boluntario Eguna. Gernika pasealekuko frontoian. 10:00etatik 14:00etara.
-
Haur jolasak (puzgarriak). Parke estalian.
-
Elkarteen stand-ak ekintza eta material ezberdinez hornituak. 11:00-14:00.
-
Txapak egiteko tailerrak Minbiziaren aurkako elkartearen eta Haurralde Fundazioaren stand-etan. 11:00-14:00.
-
Bidezko merkataritzako produktuak salgai Herriak Elkarlanean erakundearen stand-ean. 11:00-14:00.
-
Musika animazioa musika eskolako trikitilariekin. 11:00.
-
Haurrentzat koloretako hondarrez egindako marrazkiak eta maskara tailerra Taupadak GKEak antolaturik. 11:30.
-
Nikaraguako umeekin esperientzia eta kultur elkar trukaketa gutunen bidez; Tximelagua erakundeak antolatuta. 11:30.
-
Elkarteen arteko patata-tortilla lehiaketa. 12:15.
-
Dastatzaileak:
-
Gorka Salaberria/Jose Ignazio Duhau-Rubiorena jatetxea.
-
Jose Ignacio Urkiola-Urkiola jatetxea.
-
Veronica Varela-Xerbera jatetxea.
-
-
-
Beasainen eskarmenturik handiena duen erakundeari aitorpena: Txolarte-Atzegi (1982an sortutako elkartea). 12:45.
-
Musika: Gurea abesbatzaren emanaldia. 13:00.
-












