Kutxabanken pribatizazioaren aurka, elkarretaratzea Ordizian
Kutxabaneken kontrol publiko eta sozialaren alde, gaur bertan Goierriko hainbat sindikatu eta eragile sozialek deituta elkarretaratzea egin dute Ordizian. Eguerdiko hamabietan bildu dira Ordiziako Kutxabanken bulego atarian, “Kutxabank, pribatizaziorik ez! leloa zeraman kartelaren atzean. ELA, LAB, ESK, Askapena, Ernai eta Goierriko Gutun Sozialeko kideek egin dute deialdia.
Mozioak udaletan
Aste honetan eta datorrenean, bestalde, Kutxabanken auzia gai hartuta EH Bilduk mozioak sartuko ditu Goierrin ordezkapena duten udal guztietan. “Kutxaren jabegoa Gipuzkoan mantentzea” esakatuko dute. “Diputazioak bere proposamena aurkeztu eta gero, argi geratu da badagoela alternatiba erreal bat Kutxaren kontrola Gipuzkoan mantentzeko. PNV, PP eta PSEk azkeneko hilabetetan kontrakoa adierazi arren, oraindik aukera errealak daude pribatizazioa sahiesteko”, diote.