Legazpiko zineklubak bihar hasiko du denboraldi berria
Legazpiko zineklubak bihar, osteguna, hasiko du denboraldi berria. Son of Babylon pelikula emango du. Film honetan bere aitaren bila abiatzen den mutiko irakiarraren istorioa kontatzen da. Ostiralean, berriz, Mud pelikula ikusteko aukera egongo da. Bertan, bi mutikok bere maitea babesteko pertsona bat hil duen gizonari laguntzen diote. Horrekin bere haurtzaroari agur esaten diote betiko. Bukatzeko, igandean Mon Petit dokumentala emango dute. Gurpildun aulkian dagoen eta dirurik ez duen arren, Bartzelonatik Zeelanda Berrira joan nahi duen mutilari buruzko istorioa da. Emanaldi guztiak Latxartegi aretoan izango dira: ostegunekoa eta ostiralekoa 22:15ean eta igandekoa 19:30ean.