Permach eta Etxeberria Kutxabankez ariko dira Zaldibian
Kutxabanken eraketaren eta ereduaren inguruan EH Bildu koalizioak duen ikuspuntua azalduko dute, bihar (osteguna, irailak 25), Zaldibian. Joseba Permachek eta Jone Etxeberriak hitzaldia egingo dute, bihar 19:30ean, Karreane kultur etxean.
EH Bilduk, bere aldetik, Goierriko udal guztietako udalbatzarraretara eramango du Kutxaren inguruko gogoeta, mozio modura lan dezaten.