Gaur goizean alarma piztu da Beasaingo ertzain etxean, gizonezko batek bere furgonetan bi obus eraman eta gero. Lehergailuak garraiatzeak duen arriskua ikusita, ingurua hesitzea erabaki du Ertzantzak, segurtasunagatik. Herrizaingo Sailetik ez dute gertatu denaren azalpen gehiagorik eman.