Hamalaugarrenez, Josetxo Imazen omenezko herri lasterketa jokatu zen atzo Ordizian. Jendetsua, beste behin ere, eta arrakastatsua Txindoki Atletismo Taldeak antolatzen duen proba. Elhassan Oubaddi gizonezkoetan eta Elena Loyo emakumezkoetan, izan dira azkarrenak. Guztira 680 lagunek parte hartu dute aurten.
http://youtu.be/RMrMgaTiQow Xapre eta Furriela trikitilariak lagun, giro bikainean pasa zuten igande arratsaldea atzo Oiangun. Dantzarako ohitura zaharrari bultzada emateko asmoz, irailetik urrira bitarterako antolatu duten erromeri biraren lehen hitzordua izan zen Ordiziakoa.
EH Bildu koalizioak, aurreko ostegunean egindako agerraldian, ArcelorMittaleko Zumarragako lantegiaren balizko itxieraren gaineko iritzia eman zuen, baita Goierri garaiko industria sarearen gaineko gogoeta egin ere. Gogoeta horren harira Goierri garaiko
The post EH Bilduk emandako langabetu datua zuzendu du appeared first on Otamotz.
Ataungo Espilla baserrian nekazaritza ekologikoan jarduteagatik ezagutuko dute goierritar gehienek Pili Eskisabel (Ataun, 1957). Nekazari izateaz gain, abenturazalea ere bada, ordea. Bi aldiz pentsatu gabe erabaki zuen martxoan Ordiziako Ahozko Kontakizunen lehiaketan parte hartzea, eta hirugarren postua lortu zuen aitak txikitan helarazi zizkion istorio kantatu batzuk taularatuta. Ahozkotasunaren munduak liluratuta utzi zuela dio Eskisabelek. Datorren ostiralean, Ataungo Herri Antzokian, jendaurrean kantatuko ditu berriro bertso haiek, Antzeztaun zikloaren baitan.