Elhassan Oubaddi eta Elena Loyo izan dira nagusi Josetxo Imazen omenezkoan
Hamalaugarrenez, Josetxo Imazen omenezko herri lasterketa jokatu zen atzo Ordizian. Jendetsua, beste behin ere, eta arrakastatsua Txindoki Atletismo Taldeak antolatzen duen proba. Elhassan Oubaddi gizonezkoetan eta Elena Loyo emakumezkoetan, izan dira azkarrenak. Guztira 680 lagunek parte hartu dute aurten.
Hamalaugarrenez, Josetxo Imazen omenezko herri lasterketa jokatu zen atzo Ordizian. Jendetsua, beste behin ere, eta arrakastatsua Txindoki Atletismo Taldeak antolatzen duen proba.
Goizeko hamaiketan eman zioten hasiera lasterketari. Termometroa hogei graduren bueltan zela eta euri tanta ahulen artean abiatu ziren korrikalariak Altamirako irteera puntutik. Guztira 680 korrikalari inguru irten ziren, gizonezkoak zein emakumezkoak. Ordu erdiren bueltan iritsi ziren lehenak helmuga puntura, 30:34 denborarekin gainditu zuen marra zuria Elhassan Oubaddi Portugaleteko bizilagunak. Gizonezkoetan bizkaitarrak izan ziren nagusi, Ismail Is Razgak (Santurtzi) eta Youssef Fathik(Galdakao) osatu baitzuten podiuma Oubaddirekin batera.
Iaz lasterketa hirugarren amaitu ondoren, podiumaren goreneraino igotzea lortu zuen atzokoan Elena Loyo arabarrak 35:22 denborarekin. Maider Lasa (Tolosa) eta Maialen Lopez (Irun) izan ziren bigarren eta hirugarrenak.
Goierritarren artean, berriz, Alexander Oiarbide ordiziarra eta Itziar Andueza beasaindarra izan ziren lehenak.
Gustura eta pozik gelditu ziren antolatzaileak izandako parte hartzearekin, eta lasterketak zeharkatu zituen herrietan, Ordizian, Beasainen zein Lazkaon, sortu zen giroarekin.
SAILKAPENAKGizonezkoak
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.