Udaletxe berria eta gaintzarrak begira, San Migel festa-egunean./Argazkiak: A. Maiz
Gaur eguerdian ireki dute ofizialki Gaintzako udaletxe berria, elizaren parean altxatutako lau solairuko eraikinean. Udal bulegoak eta ikus-entzunezko aretoa ditu lehen solairuan; batzar aretoa eta gizarte zerbitzuen nahiz bake epaitegiaren bulegoak bigarrenean; eta biblioteka eta KZgunea ganbaran. Sotoan, berriz, On-Bide herriko elkartearen egoitza kokatu dute.
Sei urteko iraun du eraikuntza proiektuak, 2008an Gipuzkoako Foru Aldundiaren Landagipuzkoa32 programaren laguntza jaso zuenetik. Gaur, inaugurazio ekitaldian, Joxe Mari Garmendia Gaintzako alkateak gogorarazi du “hiru legealdi” behar izan direla udal eraikin berria eraikitzeko. 1982ra arte udaletxea zegoen Ostatu-Etxeberriren orubean eraiki dute.
Ekitaldian izan dira, besteak beste, Gipuzkoako Foru Aldundiaren ahaldun nagusi Martin Garitano, Landa eta Ingurumeneko eta Lurralde Antolaketako diputatu Iñaki Errazkin, Eusko Jaurlaritzaren Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendari Elena Gutierrez, eta Itten foru enpresako ordezkariak. Han ziren, baita ere, Gaintzako azkeneko hiru alkateak eta Goimeneko teknikariak, proiektua babestu dutenen izenean.
Eraikinaren ezker erdia hartzen dute zerbitzu publikoetako azpiegiturek. Eskuin erdian, bost etxebizitza sortu dira. “Bakarren bat” oraindik erosteko aukeran dagoela gogorarazi du alkateak, “prezio egokian”. Orain arte udaletxea izan den tokian —plazan bertan dago— zer egin ez dute erabaki oraindik; On-Bide elkarteak libre utzi duen lokalean, berriz, haurrentzat ludoteka edo egonlekua atonduko dute, negurako eta.
-
-
-
Loiolako irudia. Argazkia: Urola Kostako Hitza
-
-
Epaiketak salatzeko elkarretaratzea, Beasainen.
-
-
Harresian parte hartu zuten gazteak.
-
-
Besaindar baten bizkarra, ertzainek kolpatuta.
-
-