Ormaiztegin San Migel jaiak ospatu dituzte asteburuan
San Migel eguna gaur izan arren, ormaiztegiarrek asteburuan ospatu dituzte jaiak. Ostiralean hasi zituzten ospakizunak, V. Banakako Sasi Pelota Txapelketaren finalarekin. Larunbatean, berriz, egun osoko egitaraua izan zuten. Goizean, mendi bizikleta proba eta toka eta harrikalari txapelketak jokatu zituzten. Iñigo Azpiazu Azpittik irabazi zuen tokan, lau kolperekin. Harrikalari lehiaketa, berriz, Borja Irizarrek irabazi zuen: 28 metro eta lau zentimetrora bota zuen 2.080 gramoko harria.
- Azoka
- Lixiba egiten
- Zeraingo eskola txikiko baratza
- Herri harresia Loiolan. Argazkiak: Urola Kostako Hitza
- Atxilotuak aske utzi zituzten unea. Argazkiak: @theklaneh
- Atxilotuak aske utzi zituzten unea. Argazkiak: @theklaneh
- Herri harresia Loiolan. Argazkiak: Urola Kostako Hitza