Ankinoglosiaren inguruko hitzaldia egongo da larunbatean Igartzan
Mihiaren azpialdean dagoen mihi-hariaren motaren eta intentsitatearen arabera, pertsonaren garapena asko alda daiteke: amaren titia hartzeko zailtasunak izan daitezke, hitz egiteko zailtasunak, ortodontzia arazoak… eta arazo horiek, sarri, arazo psikologikoak ere ekar ditzake. Ankinoglosia izena du mihi-hariaren patologiak, eta Beasaingo Irriargi elkarteak antolatuta, gai honetan aditua den Jose Briz Manzanares medikuak hitzaldia eskainiko du larunbat honetan, 11:00etan Igartza jauregian. Sarrera doan izango da aurrez izena emanda www.irriargi.com orrialdean, eta hitzaldiaren amaieran mokadutxoa egongo da.
Ankinolgosiaren inguruko informazio gehiago biharko Hitzan.