Aste honetan bi pelikula emango dituzte
Aste honetan bi pelikula emango dituzte Legazpiko Latxartegi aretoan. Ostiralean, 22:15ean, La gran belleza film italiarra ikusteko aukera egongo da. Pelikula honek ingelesez ez den film onenari Oscar saria irabazi zuen iaz. Igandean, berriz, Bille Augusten Tren de noche a Lisboa emango dute. Emanaldi hau 19:30ean hasiko da. Pelikula honek Berlingo zinemaldian parte hartu zuen.